Translate

domingo, 8 de noviembre de 2015


Zergatik ikusten dugu zerua urdina?

Zeruaren kolorea Railegh difusioarengatik izaten da. Eguzkitik datorren argia luzera desberdineko uhinez osatuta dago eta uhin-luzera bakoitzari kolore bat dagokio. Gainera, argiak lurreko atmosfera zeharkatzerakoan, han dauden gas molekulekin eta partikulekin talka egiten du. Horren ondorioz, lurrera datozen uhinak norabide guztietara hedatzen dira.

Hala ere, uhin edo kolore guztiak ez dira berdin hedatzen. Luzera motza duten uhinak gehiago sakabanatzen dira besteak baino. Horregatik ikusten da zerua urdina. Kolore hori delako argia osatzen duten koloreetatik uhin- luzera motzena duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario