Translate

viernes, 27 de noviembre de 2015

ADN errauzketaren txostena bat ikusteko hirugarren aukera, espero dugu hiru modu hauen bitartez gai izatea txostena ikusteko.
!!Carlos Lizasoain Alustiza txostena

domingo, 22 de noviembre de 2015


JATEN ARI GAREN IZOKINA TRANSGENIKOA IZAN LITEKE


Onartutako lehen animali transgenikoa giza kontsumorako

Estatu Batuen elikagaien eta sendagaien administrazioak genetikoki aldatutako izokin bat onartu du dendoraren erdian hazitzeko. Lehenengo animali transgenikoa da munduan janari bezala zerbitzatzeko.

domingo, 15 de noviembre de 2015

ESNE BIDEAN PLANETA BERRIA AURKITU DA



                      Washingtoneko Carnegie erakundeko astronomoek 500 eta 1000 kilometro arteko diametroa duen planeta berria aurkitu dute gure galaxian. Hura, Pluton baino hiru aldiz aldenduagoa dago eguzkitik, 103 UA-ra(lurretik eguzkira dagoen distantzia) eta izen berria jarri arte, V774104 izendatu dute.
                      Bere ezaugarriak eta orbita ezagutzeko, ikerketen urte bat falta dela ere adierazi zuten astronomoek. Aurkitzeko 8 metroko Subaru teleskopio japoniarra erabili zuten, Hawaien eta aurkikuntzarekin batera gure galaxiak oraindik hainbat misterio ezkutatzen duela ere aderazi zuten.

domingo, 8 de noviembre de 2015


Zergatik ikusten dugu zerua urdina?

Zeruaren kolorea Railegh difusioarengatik izaten da. Eguzkitik datorren argia luzera desberdineko uhinez osatuta dago eta uhin-luzera bakoitzari kolore bat dagokio. Gainera, argiak lurreko atmosfera zeharkatzerakoan, han dauden gas molekulekin eta partikulekin talka egiten du. Horren ondorioz, lurrera datozen uhinak norabide guztietara hedatzen dira.

Hala ere, uhin edo kolore guztiak ez dira berdin hedatzen. Luzera motza duten uhinak gehiago sakabanatzen dira besteak baino. Horregatik ikusten da zerua urdina. Kolore hori delako argia osatzen duten koloreetatik uhin- luzera motzena duena.

viernes, 6 de noviembre de 2015

Newton Jon Corral

Orain newtonen hiru legeak ere azaltzen dituen bideoa hemen uzten dizuegu lege hauek hobeto ulertzeko.

Newtonen 3 legeak

           Hemen Newtonen 3 legeak azaltzeko egindako 3 bideoak errazten dizkizugu.Espero dugu gozatzea,