ADN errauzketaren txostena bat ikusteko hirugarren aukera, espero dugu hiru modu hauen bitartez gai izatea txostena ikusteko.
!!Carlos Lizasoain Alustiza txostena
Translate
viernes, 27 de noviembre de 2015
domingo, 22 de noviembre de 2015
JATEN ARI GAREN IZOKINA TRANSGENIKOA IZAN LITEKE
Onartutako lehen animali transgenikoa giza kontsumorako
Estatu Batuen elikagaien eta sendagaien administrazioak genetikoki aldatutako izokin bat onartu du dendoraren erdian hazitzeko. Lehenengo animali transgenikoa da munduan janari bezala zerbitzatzeko.
domingo, 15 de noviembre de 2015
ESNE BIDEAN PLANETA BERRIA AURKITU DA
Washingtoneko Carnegie erakundeko astronomoek 500 eta 1000 kilometro arteko diametroa duen planeta berria aurkitu dute gure galaxian. Hura, Pluton baino hiru aldiz aldenduagoa dago eguzkitik, 103 UA-ra(lurretik eguzkira dagoen distantzia) eta izen berria jarri arte, V774104 izendatu dute.
Bere ezaugarriak eta orbita ezagutzeko, ikerketen urte bat falta dela ere adierazi zuten astronomoek. Aurkitzeko 8 metroko Subaru teleskopio japoniarra erabili zuten, Hawaien eta aurkikuntzarekin batera gure galaxiak oraindik hainbat misterio ezkutatzen duela ere aderazi zuten.
domingo, 8 de noviembre de 2015
Zergatik ikusten dugu zerua urdina?
Zeruaren kolorea Railegh difusioarengatik izaten da. Eguzkitik datorren argia luzera desberdineko uhinez osatuta dago eta uhin-luzera bakoitzari kolore bat dagokio. Gainera, argiak lurreko atmosfera zeharkatzerakoan, han dauden gas molekulekin eta partikulekin talka egiten du. Horren ondorioz, lurrera datozen uhinak norabide guztietara hedatzen dira.
Hala ere, uhin edo kolore guztiak ez dira berdin hedatzen. Luzera motza duten uhinak gehiago sakabanatzen dira besteak baino. Horregatik ikusten da zerua urdina. Kolore hori delako argia osatzen duten koloreetatik uhin- luzera motzena duena.
viernes, 6 de noviembre de 2015
Newton Jon Corral
Orain newtonen hiru legeak ere azaltzen dituen bideoa hemen uzten dizuegu lege hauek hobeto ulertzeko.
Newtonen 3 legeak
Hemen Newtonen 3 legeak azaltzeko egindako 3 bideoak errazten dizkizugu.Espero dugu gozatzea,
martes, 27 de octubre de 2015
Diagrama honetan ikusten da nola den mitosiaren prozesua. Mitosia zelula eukariotoetan nukleoan gertatzen da eta zelula ama bat bi zelula alaba sortzean datza.
Zelula bakoitzak bere espeziearen informazio genetiko osoa izan behar du, horregatik, zelula alabek informazio hori edukitzeko, zelula amak kromosoma bakoitzaren kopia bat egin behar du mitosia gertatu baino lehen.
viernes, 23 de octubre de 2015
martes, 20 de octubre de 2015
Bizitza Lurratik Kanpo
Astronomoek Kepler teleskopiatik etorritako anomalia garrantzitsu bat bereizi dute. Lira eta Cygnus konstelazio artean dagoen izarrean, KIC 8462852-n zentratuz hura dir-dir egiten duela ikusi zuten. 2009an bi aldiz dir-dir egin zuen eta arazo bat izan zela pentsatu zuten, baina gero itzali egin zen eta 2013-an berriz dir-dirak bueltatu zuten baina azkarragoak izanez. Astronomoek hau frogatzeko aukera bakarra gorputz haundi orbitala bat bueltaka egotea izan zitekeela adierazi zuten. Eta hau nahiz eta frogatu ezina izatea zenbait zientifiko alienigenen eraketa bat izan zitekeela defendatzen dute.
lunes, 5 de octubre de 2015
GATTACA FILMEA
Gattaca zientzia fikziozko filme estatuatuarra da ezen Andrew Niccol zuzendariaren eskutik genetika aldatutako gizakiek eratutako gizartean murgiltzen gaitu. Vincent, ernalketa artifizialez "sortuta" izan zen eta horrek hainbat oztopo ekarriko dizkio genetika hoberena bultzatzen duen gizartean. Vincenten ametsak lortu ahal izateko identitate faltsu bat hartu beharko du, bere familia eta ezagunak leku batera utziz bere ametsa zientifikoa lortuz. Dudarik gabe zure ametsak jarraitu egin behar dituzula nahi duzuna lortzeko mezua bidaltzen du, adieraziz gauzak lortzea zaila dela eta lan asko egin behar dela.
Gure ustez, manipulazio genetikoak bi alde izaten ditu: alde ona eta alde txarra. Hau da, ondo erabiltzen baldin bada, gizarteak hainbat alderditan aurrera egingo du. Aldiz, gaizki erabiltzen baldin bada, naturaren aurka joan ahal izango ginateke hari lagundu beharrean. Eta horrek, gainera, bidegabekeri sozialak izatera eramango gaitu.Beraz gure ustez laborategian soilik erabili beharko lirakete gene mutazioak zientzia aurrera egiteko, baina ez lirakete naturan aplikatu beharko horrek transgenikoen bezala gertatzen denez beste espezieekin bukatzen delako eta naturak bere bidea jarraitu behar du.
Filmeaz gehiago jakiteko nahian trailerra ikusi.
viernes, 2 de octubre de 2015
Agur Sarrera
Blog honen bidez klasean landutako gai zientifikoak, internet irakurlei gerturatuko dizkizuegu, Gure ezagutzak zuekin banatzeko eta egun batean landutako gai baten dudarik badauzkazue argitu ahal izateko. Beraz gehiago luzatu gabe, espero dugu blogaz gozatzea eta huraz ikastea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

